Pribatutasun politika
Pribatutasun Politika honen bidez, Errotaundi S.L.-k webgune honetan bildutako datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa ematen die erabiltzaileei, datu horiek ematea nahi duten ala ez askatasunez eta borondatez erabaki dezaten. Datuak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako soilik bilduko dira, eta ez dira Errotaundi S.L.-k helburu horiekin bateragarriak ez diren moduan tratatuko.
Pribatutasun Politika hau denboran zehar aldatu edo eguneratu egin daiteke; hortaz, gomendatzen dizugu orrialde hau berrikustea aldaketekin ados zauden ziurtatzeko.
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Errotaundi S.L. da, helbide soziala honakoa izanik: Zubierreka auzoa, 20 – 48. zk., Lazkao, 20210, Gipuzkoa. Harremanetarako posta elektronikoaren helbidea: “email”.
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Errotaundi S.L.-k interesdunek emandako informazioa honako helburu hauekin tratatzen du:
- Harremanetarako formularioaren bidez mezuren bat bidali badiguzu, egindako kontsulta kudeatzeko.
- Doako web auditoretza eskatu baduzu, eskaera hori burutzeko.
- Gure newsletter-era harpidetzea eskatu baduzu, zure harpidetza kudeatzeko.
Emandako datuak konfidentzialtasunez tratatzeko konpromisoa hartzen dugu, baita egindako eskaerei behar bezala erantzuteko ere.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean gordeko dira.
Errotaundi S.L.-k datuak baliogabetu edo zuzenduko ditu zehaztugabeak, osatugabeak edo beren helburuarentzat beharrezkoak edo egokiak ez direnean.
Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?
Tratamendurako oinarri juridikoa interesdunaren beraren baimena da.
Emandako informazioa tratatzea nahi duzun askatasunez eta borondatez erabakitzeko aukera izango duzu. Zure informazioa eskatzen dugunean, beti eskatuko dizugu espresuki eta borondatez eman diezaguzula.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Errotaundi S.L.-k konpromisoa hartzen du zure datuak hirugarrenei zure berariazko baimenik gabe ez lagatzeko, ez saltzeko, ezta partekatzeko ere, legezko betebehar baten kasuan izan ezik.
Datuen isilpekotasuna gordetzeko eta hauek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Zure datu pertsonalak babesteko legezko segurtasun mailarik altuenak ezarri ditugu.
Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edonork du eskubidea jakiteko Errotaundi S.L.-k bere datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez.
Interesdunek beren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzentzea edo, kasuan kasu, ezabatzeko eskubidea ere, besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez direnean bildu ziren helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu. Era berean, interesdunek baimena edozein unetan kentzeko eskubidea izango dute, eta horrek ez dio eragingo baimenaren arabera tratamenduaren legezko izaerari, kendu aurretik.
Egoera partikularrekin lotutako arrazoiak direla eta, interesdunek datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea izango dute.
Errotaundi S.L.-k datuen tratamendua eten egingo du, salbu eta arrazoi legitimo larriengatik edo balizko erreklamazioen erabilera edo defentsagatik.
Eskubideen titularrak eskubideak nola erabil ditzake?
Eskubide hauen titularrak, edo bere legezko ordezkariak, nortasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztuta, eskubide hauek erabil ditzake: errotaundi@errotaundi.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo posta bidez: Zubierreka auzoa, 20 – 48. zk., Lazkao, 20210, Gipuzkoa.
Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortu dezakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian: http://www.agpd.es.
Eskubideen titularrak bere eskubideen erabilerarekin asebete ez bada, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren laguntza eska dezake, Erreklamazio bat aurkeztuz: https://www.agpd.es.